belatz 1
iz. ZOOL. Falkonidoen familiako eta Falco generoko hegazti falkoniforme harraparien izen arrunta. Hegoak zorrotzak eta isatsa luzea dituzte. Emea arra baino handiagoa izaten da eta hegalari onak dira. • belatz gorri. Tamaina txikikoa. Arrak buru eta hegoen muturrak grisak ditu. Gorputza arre gorrixka da eta orban beltzak ditu. Emea guztiz arrea da. Animalia txikiz elikatzen da (F. tinnunculus). || belatz handi. Usoaren tamainakoa. Lumajea gris urdinxka da bizkarrean eta argia sabelaldean. Hegaztiz elikatzen da batez ere (F. peregrinus). || Naumann belatz. Belatz gorriaren antzekoa baina lumajea orban beltzik gabea duena (F. naumanni). || zuhaitz-belatz. Usapala baino handiagoa. Bizkarraldea grisa eta sabelaldea zuria ditu (F. subbuteo).
Atzera