bizitza

iz. 1. Izaki bizidun baten jaiotzetik heriotzera doan denbora-bitartea. Bizitza heriotzan amaitzen da. 2. Bizitzeko beharrezko diren gauzen multzoa (bereziki elikagaiak, arropa, etab.). Bizitza oso garesti dago. 3. Bizitzeko era, bizimodua. Kartujo batek baino bizitza gogorragoa. 4. Eraikin bateko pisu edo solairu bakoitza; bereziki etxebizitza. betiko bizitza. ERL. Kristau-erlijioan, heriotza ondoko salbatuen biziera dohatsua. || bizitza util. Erabilpen beteko bizitza. || erabilpen beteko bizitza. Eraikuntza, makina edo kontsumo iraunkorreko ondasun bat erabiltzeko moduan egongo dela kalkulatzen den denbora.



Atzera