defentsa

iz. 1. Defendatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Zerbait babesteko eginiko lana. Bi dorrek osatzen zuten herriaren defentsa. 3. KIR. Aurkakoen erasoari aurre egiteko ekintza; zeregin hori bereziki bere gain hartzen duten jokalarien multzoa. 4. MED. (askotan pl.) Organismoak kanpo-erasoez, bereziki mikroorganismoez, babesteko duen baliabidea. 5. POL. Estatu baten indar armatuaren, erakunde publikoen eta populazio zibilaren jarduera koordinatua, subiranotasunari, independentziari eta antolamendu konstituzionalari eginiko erasoei aurre egitekoa. 6. PSIKIAT. Nortasunaren integrazio hobea lortu nahiz diharduen prozesu psikodinamiko inkontzientea. 7. ZOOL. Ugaztunetan, erasorako zein babeserako erabiltzen den tamaina handiko hortza (adib., basurde edo elefanteenak). 8. ZUZ. Erruztatua izan dena defendatzeko ekintza; zeregin hori bere gain hartzen duen abokatua. bidezko defentsa edo defentsa legitimo. ZUZ. Zenbait kasutan, norberaren kontrako eraso baten aurrean defendatzeko zilegi den indarkeriazko jokaera. || defentsa muskular. MED. Abdomeneko muskuluen uzkurdura erreflexua, peritoneoaren hanturaren berri ematen duena. || defentsa pasibo. MIL. Gerra-garaian etsaiaren aire-erasoez babesteko populazio zibilari ezartzen zaizkion babes-neurriak.



Atzera