diru

iz. 1. Salgaiak ordaintzeko edota hainbat obligazio kitatzeko gizarteak, oro har, ordainbidetzat onartzen duen guztia. 2. Moneta. Frantziako dirua libera da. 3. Txanpona. Zilarrezko diru bat. banku-diru. Merkataritzako bankuetako gordailuez osatutakoa. || diru beltz. Moneta-agintarien erregistro edo kontroletatik at zirkulatzen duen erabilera legaleko dirua. || diru bereizi. Gobernuak publikoki aitortzen ez dituen jarduerak ordaintzeko erabiltzen duena. Estatuko aurrekontuetan sartzen dira eta Parlamentuak onartu egiten ditu, baina haiei buruzko xehetasunik jakin gabe eta kontrolatu gabe. Informazio-zerbitzuen ixilpeko eta zenbaitetan legezkontrako ekintzak burutu, salatariei ordaindu eta, oro har, estatuko segurtasunari lotutako jardueretan erabiltzen dira. || diru bero. Une oro interes-tasa onuragarriko inbertsio-fondoak bilatu nahian, finantza-merkatuan oso azkar zirkularazten den dirua. || diru xehe. Txanponetan dagoena. || diru-paper. Paperezko dirua. || diru-peza. Peza, txanpona. || esku-diru. Ik. eskudiru. || paperezko diru. Banku zentralak jaulkitako erabilera legaleko banku-billetea. DIRUA EGIN. Aberastu. || DIRUTAN. 1. Diru bidez; diruaren bidez adierazitako balioan. Ematen den baino zerbait gehiago kentzea, dela dirutan, dela garitan. Dirutan 650 ogerleko galdu zituen. 2. (egon, izan aditzekin) Diru asko izan. Dirutan da gizon hori. || DIRUZ. Diru bidez. Diruz egiten gara / gauza askoren jabe.



Atzera