ebanjelio

iz. (maiusk.) 1. Jesu Kristoren doktrina. Jainkoaren hitzaren eta Ebanjelio santuaren arabera. 2. Jesu Kristoren bizitza eta doktrina biltzen diren lau liburu kanonikoetako bakoitza. Mateo, Markos, Lukas eta Joanek idatzi bide zituzten, eta badirudi lehenengo hirurak 70 - 80. urte bitartean eta laugarrena 100. urte aldera idatzi zirela. 3. Apaizak mezan irakurtzen duen Ebanjelioetako pasartea; pasarte hori irakurtzen den mezaren zatia. Hau da, ene kristauak, gaurko Ebanjelioak dakarrena. Mezaren hasieratik Ebanjelioraino. Ebanjelioko aholkuak. Jainkoaren Erreinuagatik Pobretasuna, obedientzia eta zelibatua, Jainkoaren Erreinuagatik bizitzeko bertutetzat Ebanjelioak nahi dutenentzat aholkatzen dituenak.



Atzera