ekuazio

iz. 1. MAT. Kopuru ezagunen eta ezezagunen arteko berdintza baldintzatua (ekuazio bat ebaztea ezezagunen balioak aurkitzea da). Aldagai edo ezezagun bakarreko ekuazioa. 2. ASTRON. Zeru-gorputz baten mugimendu zirkularra uniformea izanez gero izango lukeen posizioa eta benetan duenaren arteko diferentzia. 3. KIM. Erreakzio kimiko batean parte hartzen duten erreaktibo eta lortzen diren produktuen artean dagoen erlazio estekiometrikoaren adierazpidea. ekuazio-sistema. Ezezagun batzuk dituzten ekuazio komunen multzoa, ebazteko adinako kopurua duena.



Atzera