erreserba

iz. 1. (askotan pl.) Behar denean erabili ahal izateko gordetzen den edozer. Petrolio-erreserbak. 2. Hotel, jatetxe, garraiabide, etab.etan, bezero bati zerbitzuaz une jakin batean baliatu ahal izateko aldez aurretik ziurtatuz tokia gordetzea. 3. EEBB, Kanada eta Australian, indigenak bizitzeko mugatu diren eremuetako bakoitza. 4. EKON. Etorkizuneko beharrei aurre egiteko edo legezko aginduak betetzeko mozkinetatik kendutako kantitatea, ondarea handitzeko eta enpresa egonkortzeko egiten dena. 5. MIL. Zerbitzu aktiboa bukatuta izan arren, mobilizatua izan daitekeen armadaren zatia. erreserba natural. Duen interes aparta dela eta, bereziki zaindua eta babestua dagoen eremu natural edo lur-saila. Lur-sailean finkatutako espezie guztiak babesten baditu erreserba integrala esaten zaio eta horietako batzuk bakarrik baditu babespean, babestutako espezieen arabera, erreserba botaniko, erreserba ornitologiko, etab. esaten zaio. || erreserba-gai. BIOL. Gordekina. || moneta-erreserba. EKON. Herrialde batek dituen nazioarteko ordainbideen multzoa.



Atzera