eskailera

iz. 1. Eraikineko edo lurzoruko bi maila edo bi planta arteko komunikazioa egin ahal izateko jartzen den maila-sail kateatua, zurubia. 2. Zenbait karta-jokotan, zenbakiz jarraian dauden kartez osatutako multzoa. Kolore-eskailera. eskailera kiribil. Dena jarraian eta eskailera-bururik gabe ardatz baten inguruan kiribilean eraikia. || eskailera mekaniko. Martxa artikulatuaz, mailak higiduran dituena; erabiltzaileak ez du ibili beharrik. || eskailera zuzen. Maila batetik hurrengora igotzeko atal zuzen eta bakarrez osatzen dena. || eskailera-atal. Bi eskailera-bururen artean geratzen den eskailera-zatia. || eskailera-begi. Eskailera askotan, atalen artean geratzen den goitik beherako tarte, zilindro edo prisma. || eskailera-buru. Eskailera batean jarraian dauden bi atalen arteko plataforma. Eskailera-burutik amildu eta / goitikan beheraino zuzen. || esku-eskailera. Bi langaluze paraleloz eta hauen artean eta hauekiko elkarzut ezarritako langetez egindakoa, toki batetik bestera eraman daitekeena.



Atzera