garbi

1. izond. Orbanik edo inolako zikintasunik ez duena; nahasterik, berez ez dagokion edo arrotz zaion gauzarik ez duena. Alkandora garbia. Ur garbia. Odol garbia. Euskara garbia. 2. izond. Zerbaiten pisuaz mintzatuz, estalkiak edo gehigarriak kenduz gerozkoa (pisu gordinari kontrajarria). 3. izond. EKON. Zerga edo kenkariak kenduta geratzen dena (gordinari kontrajarria). Soldata garbia. 4. izond. ERL. Bekaturik ez duena. Ama sortzez garbia. 5. adb. Garbiki. Mintza hadi garbi. ARGI ETA GARBI. Argi, garbi, alderdi ilunik gabe. Argi eta garbi adierazi zidan bere asmoa.



Atzera