giltzurrun

iz. Barrunbe abdominalaren atzealdean dauden babarrun-formako organo bikoitietako bakoitza, odola hondakinez garbitzeko eta gernua jariatzeko funtzioa duena. giltzurrun artifizial. MED. Giltzurrun naturalen lana, odola garbitzea alegia, organismotik kanpo egiten duen aparatua, giltzurruneko gaixotasun edo gutxiegitasunen tratamenduan erabiltzen dena.



Atzera