golde

iz. 1. Lurra lantzeko lanabes horzduna, abereak edo traktoreak tiratzen duena eta laborariak atzetik gidatzen duena. Lurrean ildoak egiten ditu. 2. Lur-neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. Baiona eta Uztaritzeko barrutietako herrietan goldea 4.200 m2-koa da, eta Sarakoan 2.800 m2-koa. Golde-lurra Gipuzkoan ehun sagarrondoren lurra da. golde-etxe. Goldearen zurajea. || golde-nabar. Goldearen hortza, burdina. || golde-pikoi. Golde-nabarra. || golde-zur. (Ipar.) Endaitza.



Atzera