igeltsu

iz. 1. MINER. Kaltzio sulfato hidratatua (CaSO42H2O). Monoklinikoa. 2. Delako minerala berotuz eta ehoz lortzen den materiala, urarekin nahasten denean azkar gogortzen delako eraikuntzan eta eskulturan erabiltzen dena. 3. MED. Igeltsadura. igeltsu beltz. Zarpeatzeko erabiltzen den kolore ilun eta pikor lodikoa. || igeltsu bizi. Molde, eskultura, etab. egiteko erabiltzen den igeltsu fina. || igeltsu hil. Igeltsu oso hidratatua, ur gehiegi izateagatik edo kristalizatzen uzten ez zaiolako nekez gogortzen dena. || igeltsu zuri. Igeltsu xehe-xehea, hormak zuritzeko erabiltzen dena. || igeltsu-labe. Igeltsua berotzeko eta ura gal dezan erabiltzen dena.



Atzera