GAL

(Grupos Antiterroristas de Liberación). Ipar Euskal Herrian bizi ziren euskal errefuxiatuen aurka ekintza armatuak burutu zituen erakundea (1983), ETAko eta ezker abertzaleko kideen aurka jarduteko antolatua. Erakunde honen funtzionamendua mertzenario bidezkoa zen. Ez zuen inoiz ideologi aitorpenik egin; Espainiaren batasunaren alde azaldu zen eta ETAk atentatuan hildako polizi eta militarrengatik mendekua hartzea zuen helburu. Ekintza gehienak Ipar Euskal Herrian burutu zituen. Hegoaldean egindako ekintzarik garrantzitsuena Santi Brouard hiltzea izan zen (1984-XI-20). 1987an amaitu ziren GALen ekintzak. 1988an José Amedo eta Michel Dominguez polizia espainolak atxilotu eta epaitu zituzten GALen antolatzaile izatea leporatuta. GAL eta Estatuaren arteko loturak argitu ez diren arren, estatuaren diru bereiziez antolatu eta ordaindutako erakundea zen susmoa oso zabalduta dago eta hainbat erakunde eta alderdik politikoki salatu dute.



Atzera