ilargi

iz. 1. Lurraren satelite natural bakarra (testuinguru batzuetan maiuskulaz idazten da); Lurretik ikusita delako sateliteak hartzen duen forma. Ilargi amandrea, zeruan zer berri? Ilargiaren adarrak. 2. (hed.) Lurra ez den planeta bateko satelite naturala. 3. (Ipar.) Hortza ilargi berriaren itxurakoa duen golde-mota, ildo zabalak irekitzeko erabiltzen dena. ilargi berri. Ilberria. || ilargi bete. Ilbetea. || ilargi zahar. Ilbetea. || ilargi zuri. (Ipar.) Ilargiak ematen duen argitasuna. Ilargi zuritan ibili. || ilargi-aldarte. Ik. ilargialdi (1). || ilargi-hilabete. Ik. ilargialdi (2). || ilargi-eri. Ilargi-joa. || ilargi-jo. Ilargiaren eraginpean dagoen pertsona, zoroaldiak izaten dituena.



Atzera