intsektu

iz. ZOOL. Artropodoen filumeko animalia, gorputza hiru atalez (buru, torax eta abdomenez) osatua duena, toraxean hiru hanka-pare eta buruan antena-pare bat izaten dituena. Intsektuak eskuarki hegodunak izaten dira. Bizi-zikloan zehar metamorfosia izaten dute, eta arnasketa trakea bidezkoa dute. Gehienak lehortarrak dira eta Insecta klasea osatzen dute. hosto-intsektu. Fasmidoen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta, bereziki Phyllium generokoena. Bere kolore eta forma bereziak hosto-itxura ematen die eta bizi diren landareetako hostoekin nahasten dira. || makila-intsektu. Fasmidoen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta, bereziki Bacillus generokoena. Beren kolore eta gorputzaren forma bereziak adar-itxura ematen die eta bizi diren landareetako adar eta kanduekin nahasten dira.



Atzera