izenordain

iz. HIZKL. Esaldi edo izen-sintagma baten ordez erabiltzen den hitza, hark betetzen dituen funtzioak bete ditzakeena eta determinatzailerik onartzen ez duena. Bere esanahia erreferentziala da eta testuinguruaren menpe dago. izenordain anaforiko. Perpaus batean bi izen-sintagma edo gehiago erreferentziakide direnean, errepikapenik gerta ez dadin erabiltzen dena. Bihurkariak (x-en burua: Mikelek bere burua hil du.) edo elkarkariak (elkar/bata bestea: Zuk eta nik elkarri lagundu behar diogu) izan daitezke. || izenordain zehaztugabe. Erreferente zehatzik ez duena (nor, zer, norbait, zerbait etab.). || pertsona-izenordain. Pertsona gramatikalak azaltzen dituena. Euskaraz, arruntak (ni, hi, zu, etab.) edo indartuak (neu / nihaur / neroni; hi / hihaur / herori; etab.) izan daitezke.



Atzera