jaiotza

iz. 1. Jaiotzeko, mundura etortzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. ERL. Jesu Kristoren jaiotzaren irudikapena, Belengo estalpea eta Jesus Haurraren, San Jose eta Ama Birjinaren, asto eta idiaren, etab.en irudiak dituena. Eguberritan etxeetan, etab.etan, ipintzen da. Gogoan daukat Tolosako frantziskotarrek ipintzen zuten jaiotza. jaiotza-tasa. Denbora-tarte jakin batean komunitate batean jaiotzen direnen kopuru proportzionala. Normalean, jaiotakoen kopurua biztanleria osoarekin konparatzen da. Milakotan ematen da.



Atzera