karratu

1. iz. Lau aldeak berdinak eta lau angeluak zuzenak dituen laukia. 2. izond. Delako laukiaren forma edo ebakidura duena. Dorre karratua. 3. izond. MAT. Bi faktore berdinen biderkadura, edo zenbaki baten bigarren berretura. 3ren karratua 9 da. Intentsitatearen karratua. 4. izond. MAT. Luzera-unitate bati erantsirik, delako unitatearen balioko aldeak dituen karratu baten balioko azalera-unitatea. Kilometro karratua. 5. iz. eta izond. ZOOL. Hegazti, narrasti, anfibio eta arrainetan behe-barailarekin giltzatzen den hezurra. erro karratu. Ik. erro.



Atzera