kausa

iz. 1. (batez ere Ipar.) Ondorio bat gertatzeko izan den arrazoia, zergatia, zioa. 2. FIL. Zerbaitek bere izatea zor dion hastapena; ondorio bat, efektua, eragiten duen gertaera edo ekintza. 3. ZUZ. Auzia. Kausa zibil, kriminal. kausa lehen. FIL. Tradizio eskolastiko eta klasikoan, errealitatea eratzen edo sortzen duen elementua. Eskolastikoek Jainkoarekin identifikatu zuten kontzeptu hau. D(IR)ELA KAUSA. Izen-sintagma baten ondoan, -(en)gatik, -en kariaz. Hiru arrazoi hauek direla kausa, jokoak debekatuak dira. || -EN KAUSAZ. D(ir)ela kausa, -(en)gatik, -en kariaz. Ezagutzen dugu gure bekatuen kausaz hiltzea merezi dugula.



Atzera