kondriktie

iz. eta izond. ZOOL. Eskeleto kartilaginosoa eta barailak eta benetako hortzak dituzten arrainei esaten zaie. Gehienak itsastarrak dira eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute, obobibiparoak dira maiz eta beste batzuetan bibiparoak. Bere baitan marrazoak, arraiak, etab. hartzen dituen Chondrichtyes klasea osatzen dute.



Atzera