kono

iz. 1. MAT. Erpin finko batetik eta kurba itxi jakin batetik (zuzentzailetik) igarotzen diren zuzenek (sortzaileek) eratzen duten gainazala; gainazal hau duen gorputza. 2. ANAT. Erretinako ikusmen-zelula, koloreekiko sentikorra dena. 3. BOT. Estrobiloa. itzalezko kono. ASTRON. Planeta batek Eguzkiaren aurkako alderantz proiektatzen duen kono-formako itzala. || kono bolkaniko. GEOL. Erupzioetan sumendi batek botatako materialek tximiniaren inguruan eratzen duten kono-formako egitura.



Atzera