laguntza

iz. 1. Norbaiten alde egitea, bere ahaleginak haren ahaleginei batuz edo haren premia edo beharrei erantzuteko zerbait eginez; horretarako egiten edo ematen dena. Laguntza eske dator. 2. (B) Lagunartea. Aingeru guztien laguntzan. 3. HIST. XIV. m.tik aurrera, Nafarroako erregeek, ohizkanpoko gastuei aurre egiteko, beren menpekoei eskatzen zieten borondatezko zerga, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dohainaren parekoa. 4. INFORM. Sistema informatiko nahiz programak erabiltzeko beharrezko informazioa ematen duen programa edo programa-zatia. gizarte-laguntza. Bizimodu duina izateko edo gizartean bere kabuz moldatzeko eragozpenak dituzten pertsonei erakunde publikoek ematen dieten diru, asistentzia edo bestelako laguntza.



Atzera