legezko

izlag. 1. Legeari buruzkoa. Utz ditzagun, beraz, abokatuentzat legezko diren kontuak. 2. Lege bidezkoa; legearen araberakoa. Eskaria legezkotzat jotzen badute. Legezko erregea. Legezko gordailua. 3. (B) Bezalakoa. Zuk legezko soinekoa daramatenak. legezko doktrina. ZUZ. Auzitegi Gorenak gutxienez bi epaitan ezarritako jurisprudentzia. Lege-balioa hartzen duenez, honen urrapena kasazio bidez deklara daiteke baliogabe.



Atzera