lehen

1. adb. Igaro den denboran. Lehen, orain eta gero. Lehen ez zen horrelakorik gertatzen. Lehendik zetorkion gaitza. 2. ord. Aurretik besterik ez duena, beste guztien aurretik gertatzen dena. Ez zen lehen aldia pilotan ari zela. Zein da lehena? 3. iz. HIZKL. Iragana. BAINO LEHEN. Ik. baino. || LEHEN BAINO LEHEN. Lehenbailehen. Lehen baino lehen has zedin eskatu nion. || LEHEN BAIT LEHEN. Ik. lehenbailehen. || LEHEN BURUAN. 1. Hasieran. Aditza perpausaren lehen buruan ez doanean. 2. Ezer baino lehen, lehenik. Lehen buruan, bi bereizten ditu.



Atzera