nobela

iz. LIT. Prosan idatzitako fikziozko narrazio-lan luzea; direlako lanez osatutako literatur generoa. abentura-nobela. Pertsonaia baten edo batzuen ibilerez, arriskuzko pasadizoez, bidaiez eta horrelako gertaerez diharduena. || irrati-nobela. Irratsaio desberdinetan atalka ematen den obra, eskuarki narratzailearen kontaeraz eta pertsonaien elkarrizketez osatua. || nobela arrosa. Maiteminduen gorabeherak kontatzen dituena, giro konbentzionalekoa eta bukaera zoriontsua duena. || nobela gotiko. Erromantizismo aurreko nobela-generoa. Erdi Aroan girotutako misterio eta beldurrezko istorioak ditu kontagai. || nobela historiko. Narrazioan, iraganeko pertsonaia eta gertaera errealekin batera fikziozko elementuak integratzen dituena. || nobela pikaresko. Ik. pikaresko. || ohitura-nobela edo nobela kostunbrista. Garai zein herri bateko ohitura tipikoen deskribapenak egiten dituena. || polizi nobela. Argumentua poliziaren aztergai den kasu baten inguruko gertaerez eta haien argiketaz osatua duena.



Atzera