nomenklatura

iz. 1. Jakintza-arlo bateko hitz teknikoen multzoa, sailkapen metodiko baten arabera aurkezten dena. 2. KIM. Konposatu kimikoen izendegia, izen arruntez edo arau-sistema jakin baten arabera sortutako izen sistematikoez osatua izan daitekeena; direlako izenak sortzeko erabiltzen arau- edo irizpide-multzoa. 3. POL. SESB ohian, botere politiko edo ekonomikoa zuten kargu guztien eta kargu hauek betetzeko gai ziren pertsonen zerrenda; direlako pertsonen multzoa. nomenklatura binominal. Ik. binominal.



Atzera