nondik

1. gald. (adb.) Zein lekutatik; zein bidetatik. Nondik dator euskaldunen artean nabari den musikarako gogoa? Ez dakizue nondik datorren ez nora doan. 2. Dagokion aditzak bait- edo -(e)n atzizkia duela, aurretik duen perpausaren menpeko erlatibozko perpausa osatzeko partikula. 3. junt. Huraren saileko erakusle batekin, erlatibozko perpausak osatzeko partikula. NONDIK EDO HANDIK. Nonbaitetik. Karisma apur bat lortu nahi lukete, nondik edo handik. || NONDIK NORA. 1. Ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea. 2. Nola. Nondik nora ekin zenion euskarari? || NONDIK NORAKO. 1. Nolakoa. Nondik norakoa den premia horren neurri arrazoizkoa. 2. Bilakabidea; zerbaiten inguruko azalpena, hasieratik dagokion unea bitarteko gertaera-multzoa. Arazoaren nondik norakoak azaldu zizkigun.



Atzera