palanka

iz. 1. Puntu batean bermatuta haren inguruan biratzen den burdinazko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena. Palankaren bi besoak. 2. KIR. Palanka-jokoan erabiltzen den burdinazko barra. 3. TEKNOL. Zenbait mekanismotan erabiltzen den eskuzko aginte-mota. Martxa alderanzteko palanka. 4. ZOOL. Ik. paneka. • kontrol-palanka. INFORM. Konputagailuko pantailan kurtsorea era ez-linealean mugitzeko gaitasuna ematen duen agintea. || palanka-joko. KIR. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutien jaurtitzean datzan euskal jokoa. Egun galduta dago ia eta erakusketa moduan egiten da lantzean behin.



Atzera