performantzia

iz. HIZKL. Generatibismoan, hizkuntz gaitasuna erabilera errealean, komunikazio-egoeretan, gauzatzeko prozesua. Hertsiki hizkuntzazkoak ez diren faktore batzuk ukitzen ditu, hau da, gramatikaz aparte, anatomiazko, psikologiazko eta beste eremu askoren eragina jasan behar du benetako performantziak. performantzi test. PSIKOL. Ahozkoa ez den proba, gaitasun intelektual batzuk neurtzeko baliagarria.



Atzera