probabilitate

iz. 1. Probablea denaren nolakotasuna. 2. ESTAT. Gertaera jakin bat gauza dadin dagoen aukeraren neurria. Fenomeno baten n saiakuntza edo kasu izanda, A gertaera r aldiz gauzatzen bada, r/n zatidurari maiztasun erlatibo deritzo, eta n --> denean, delako zatidura A gertaeraren probabilitea da: P(A). Probabilitatea beraz, fenomeno edo saiakuntza batean gertaera jakin bat gauzatzen den kasuen (aldeko kasuen) eta beha daitezkeen gertaera edo kasu guztien arteko zatidura da. Bere balioa beraz: 0 P(A) 1 (gertaera bat beti gauzatzen bada, probabilitateak 1 balioa hartzen du, eta inoiz ere gauzatzen ez bada, 0 balioa).



Atzera