proiekzio

iz. 1. Proiektatzeko ekintza eta horren ondorioa. Diapositiba-proiekzioa. 2. MAT. Irudi geometriko baten puntuetatik plano baterantz arau jakin batzuen arabera luzatutako lerroek delako planoa ebakitzen duten puntuek osatutako irudia; delako irudia sortzean datzan eragiketa. 3. PSIKOL. Prozesu psikikoa eta defentsa-mekanismoa, subjektu batek norberarengan onartzen edota identifikatzen ez duen irrika beste norbaitengan edo zerbaitetan kokatzean datzana. proiekzio kartografiko. GEOGR. Plano batean egindako Lurraren gainazal esferikoaren irudikapena. || proiekzio ortogonal. MAT. Objektutik planora luzatzen diren lerroak eta planoa bera elkarzutak diren proiekzio-mota.



Atzera