suge

iz. ZOOL. Ofidioen subordenako narrasti eskuamatuen izen arrunta. Gorputz luzexka dute, ez dute hankarik eta herrestaka ibiltzen dira. • burubiko suge. Anfisbenidoen familiako narrasti eskuamatuen izen arrunta. Gorputz zilindrikoa dute, ez daukate hankarik eta lur azpian bizi dira. || eskailera-suge. Elaphe scalaris. || eskulapioren suge. E. longgisima. || hegoaldeko suge leun. Coronella girondica. || iparraldeko suge leun. Coronella austriaca. || kriskitin-suge. Biperidoen familiako zenbait sugeren izen arrunta. Isatsaren muturrean kaskabiloaren antzeko soinua egiten duten adarkizko eraztun batzuk izaten dituzte. Odoleko zeluletan eragina duen eta arriskutsua gerta daitekeen pozoia dute. Amerikan bizi dira, Kanadako hegoaldea eta Argentina bitartean. || lurpeko suge. 20 cm inguruko burubiko sugea, Iberiar penintsulan eta Afrikako iparraldean bizi dena (Blanus cinereus). || Montpellierko suge. Malpolon monspessulanus. || suge berde-hori. Coluber viridiflavus. || suge biperakara. Natrix maura. || suge gorbatadun. N. natrix. || suge koral. Elapidoen familiako hainbat sugeren izen arrunta. Eraztun gorri, beltz eta zuriz jantzitako gorputza dute. Oso pozoitsuak dira eta Amerika eta Asian bizi dira.



Atzera