sumendi
iz. Lurrazalaren irekigunea, mendi-itxurakoa, Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen dituena. Bolkan-mota bat da.
Sumendiak laba jaurtitzeko tximinia zentral nagusi bat izaten du eta profil konikoa garatzeko joera du. Kono bolkanikoa, kanporatutako materialaren metaketaren ondorioz sortzen da. Honen morfologian parte hartzen duten faktoreak, tokiko ezaugarriak, laba-mota eta igninbriten metaketaren proportzioak dira. Jaurtitzen duen materialaren arabera, lau sumendi-mota bereizi ohi dira: leherkorra edo vulkaniarra gasa nagusi denean, efusiboa edo hawaiiarra likidoa nagusi denean, estrusiboa edo pelearra solidoa nagusi denean eta mistoa edo stromboliarra gasa, likidoa eta solidoa antzeko proportziotan agertzen direnean.
Atzera