tximeleta

iz. 1. ZOOL. Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta. Egun argiz dira aktiboak eta atsedenaldietan itxita edukitzen dituzten lau hego handi dituzte. Nektarrez elikatzen dira eta horretarako aho-aparatua tronpa bilakatua dute. Beren larbak (beldarra) fitofagoak dira eta sarritan kalteak eragiten dituzte nekazaritzan. 2. TEKNOL. Bi hatzekin heldu eta eragiteko, bi aldetara belarri-moduko hegal zapalak dituen azkoina. tximeleta-balbula. TEKNOL. Tutu zilindriko baten barnean ezarritako pieza gehienetan eliptikoa, elipsearen diametro txikiaren inguruan biratuz tutua itxi edo irekitzen duena (adib., automobiletako karburadoreak duena). || zeta-tximeleta. ZOOL. Ehungintzan erabiltzeko adina zetaz eginiko kapuluak egiten dituzten beldarrak (zetarrak) ditu (Bombyx mori).



Atzera