txistu

iz. 1. Ezpainak elkartuta eta irekidura bat utzirik, edota mihia modu egokian jarririk, airea kanpoaldera bultzatzean sortutako hotsa. Txistu egin, txistua jo. 2. Tua, listua. Txistua bota. 3. MUS. Zurezko haize-instrumentua, euskal instrumentuen artean ezagunenetakoa. Flauta edo txirula zuzena da, 43 cm-koa eta hiru zulo ditu, bi aurrealdean eta bat atzean. Ezkerreko eskuaz jotzen da.



Atzera