urre

iz. 1. KIM. Zenbaki atomikoa 79 eta pisu atomikoa 196,967 duen elementu kimikoa (Au). Metal noble eta preziatua da, kolore hori distiratsukoa. 2. Metal honi beste batzuk elkartuz, zilarra, kobrea, nikela, zinka, etab., lortzen den aleazioa, bitxigintzan eta odontologian erabilia. 3. Karta espainoletako lau paloetako bat, urrezko txanpon bat ezaugarri duena; palo horretako karta bakoitza. Seiko urrea. • urre gorri. Urrea. || urre zuri. Zilarra.



Atzera