uso
iz. ZOOL. Kolunbidoen familiako eta Columba generoko hegazti kolunbiformeen izen arrunta. Lumaje gris-urdinxka dute, hego zabalak eta ez oso luzeak eta isats nabarmena. Espezie asko daude eta batzuk giza inguruneetara (baserri, hiri, etab.etan) egokitu dira. Migratzaileak ere badaude. • haitz-uso. Gris-urdinxka da eta bizkarraldea sabelaldea baino ilunagoa du. Burua eta lepoa ilunak eta distiratsuak dira eta hegoetan bi marra ilun dituzte. Etxe-usoen arbasoa da (C. livia). || uso mezulari. Distantzia luzeak egin eta gero usategira itzultzeko joera duen uso-barietatea, garai batean mezuak bidaltzeko erabilia.
Atzera