zerga

iz. Gastu publikoei aurre egiteko, negozio edo jarduera ekonomiko nahiz juridikoak direla eta, estatuak hiritarrei ezartzen dien karga. Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ik. BEZ. || Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ). Zergadunaren sarrera guztiei ezartzen zaien zerga. Zergadunaren sarrera guztiek osatzen dute oinarri zergagarria eta horiei kenkari batzuk aplikatu ondoren, oinarri likidagarria lortzen da. Errentaren tarte batzuen arabera zerga-tasak progresiboki aplikatuz, zerga-kuota ateratzen da. || sozietateen gaineko zerga. Enpresaren irabaziei ezartzen zaien zerga. || zeharkako zerga. Kontsumo-produktuei ezartzen zaiena. || zuzeneko zerga. Errenta, soldata eta ondasunei ezartzen zaiena. || ZERGA(K) ARINDU. Hainbat arrazoiren kariaz, zergaren zenbatekoa gutxiagotu.



Atzera