zuzenbide

iz. 1. Gizartean bizi diren gizakien arteko harremanak bideratzeko eta erregulatzeko arau eta legeen multzoa. 2. Legeak eta beren aplikazioaz arduratzen den zientzia. Zuzenbide-ikasketak egin zituen. 3. Helbidea. 4. (B) Norabidea. finantza-zuzenbide. Estatuak eta gainerako erakunde publikoek beren xedeak betetzeko behar dituzten baliabideak lortu eta administratzeko arauak aztertzen dituena. || lan-zuzenbide. Lan-harremanak (enplegu-baldintzak, soldatak, etab.) arautzen dituena. || merkataritza-zuzenbide. Enpresen merkataritza-jarduerak arautzen dituena. || nazioarteko zuzenbide. Nazioarteko harremanak arautzekoa. || zuzenbide administratibo. Administrazio publikoaren barne-egitura eta funtzionamendua eta hiritarrekiko harremanak arautzen dituena. || zuzenbide kanoniko. Eliza katolikoak bere barne-antolakuntzarako eta eliz agintarien eta fededunen arteko harremanak erregulatzeko emandako arau-multzoa. || zuzenbide natural. Gizakiaren berezko izaeran oinarri duten lege naturalen multzoa (zuzenbide positiboari kontrajarririk erabilia). || zuzenbide penal. Lege-hausteak eta horien egileak zigortzeko arau-multzoa. || zuzenbide positibo. Gizartean bizi diren gizakien portaera arautzen duten legeen multzoa (zuzenbide naturalari kontrajarririk erabilia). || zuzenbide zibil. Gizabanakoen harreman juridikoak arautzen dituena (nortasunari, familiari eta elkartzeari buruzko eskubideak zein ondare-mailakoak).



Atzera