Laguntza

Edukia | Erabilera


Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak 70.000 artikulu ditu gutxi gora behera. Bi motatako artikuluak aurki ditzakezu bertan:

  • Sarrera lexikalei dagozkienak
  • Onomastikari dagozkionak

Sarrera lexikalak hiztegi-sarrerak dira, euskarazko hitzei buruzko informazio linguistikoa eskaintzen dutenak. Adibidez: etorri, zingira, ahaltsu, bidenabar, etab. Onomastika-sarrerek Euskal Herriko edo erbesteko pertsona, leku, artelan, erakunde, etab.i buruzko informazioa ematen dute. Era honetako sarrerak dira, adibidez, Joannes Leizarraga, Mundaka, Albert Einstein, Zurich, La Traviata, El imposible vencido, etab.

Lexiko-sarrera bakoitzak informazio-mota desberdinak eskaintzen ditu:

Artikuluak zer hitzez diharduen adierazten digu sarreraburuak.
Kategoria gramatikalak honako hauek izan daitezke:

ad. aditza
adb. adberbioa
adj. adjektiboa
banatz. banatzailea
det. determinatzailea
erak. erakuslea
esr. zah. esaera zaharra
gald. galdetzailea
iz. izena
izlag. izenlaguna
izond. izenondoa
izord. izenordaina
junt. juntagailua
mug. mugatu singularrean erabiltzen den hitza edo adiera
ord. zenbaki ordinala
pl. pluralean erabiltzen den hitza edo adiera
pred. predikatua
zenbtz. zehazt. zenbatzaile zehaztua
zenbtz. zehaztg. zenbatzaile zehaztugabea

Aditzen kasuan, kategoria gramatikalaz gain aditzaren erregimena ere adierazten da:

da ad. da aditza
da/du ad da eta du aditza
du ad. du aditza
zaio ad. zaio aditza

Adiera bakoitzak bere zenbakia du aurretik eta dagokion definizioa ondoren. Erabilera-adibideak hitzaren erabilera erakusten duten esaldiak dira. Definizioek eduki semantikoaren berri ematen dute.

Hitzaren erabilera mugatua denean, dela esparruaren aldetik, hizkuntza-mailaren aldetik, euskalkiaren aldetik, etab. marka batzuen bidez adierazten da:

arrt. arrunta (gizabidearen arauek gaitzesten dutena)
B bizkaiera
BN behenafarrera
E erronkariera
esk ark euskara arkaikoa
G gipuzkera
g.e. gaur egun
haur. haur-hizkerako hitz edo adiera
hed. hedapenezko erabilera
Heg. Hego Euskal Herrian erabiltzen den hitza
Herr. herri-mailako hitz edo adiera, idatziz erabili ohi ez dena
Ipar Ipar Euskal Herrian erabiltzen den hitza
L lapurtera
lgart. lagunarteko hizkerako hitz edo adiera
maiusk. lehen letra maiuskulaz
neol. neologismoa
Z zuberera
zah. hitz edo adiera zaharkitua

Sarreraburuko hitza daukaten hitz elkartu, esapide, aditz-elkarte, etab. azpisarreretan ematen dira.
Termino teknikoak direnean esparruaren marka ere izaten dute.

  Honako esparru-marka hauek aurki ditzakezu:
  AERON. aeronautika
  ALBAIT. albaitaritza
  ANAT. anatomia
  ANTR. antropologia
  ANTZ. antzerkia
  ARG. argazkigintza
  ARKIT. arkitektura
  ARMAG. armagintza
  ART. artea
  ART. GRAF. arte grafikoak
  ASTR. astrologia
  ASTRON. astronomia
  ASTRONAUT. astronautika
  AUTOM. automobilgintza
  BIOKIM. biokimika
  BIOL. biologia
  BOT. botanika
  EKOL. ekologia
  EKON. ekonomia
  ELEKTR. elektrizitatea
  ELEKTRON. elektronika
  ERAIK. eraikuntza
  ERL. erlijioa
  ERRET. erretorika
  ESTAT. estatistika
  FIL. filosofia
  FIN. finantzak
  FIS. fisika
  GEOD. geodesia
  GEOGR. geografia
  GEOL. geologia
  HERALD. heraldika
  HEZK. hezkuntza
  HIST. historia
  HIZKL. hizkuntzalaritza
  INFORM. informatika
  ITSAS. itsasoa
  KIM. kimika
  KIR. kirola
  KONT. kontabilitatea
  KOREOGR. koreografia
  LIT. literatura
  LOG. logika
  MAR. marrazketa
  MAT. matematika
  MEATZ. meatzaritza
  MED. medikuntza
  METAL. metalurgia
  METEOROL. meteorologia
  METR. metrika
  METROL. metrologia
  MIKOL. mikologia
  MIKROB. mikrobiologia
  MIL. arlo militarra
  MINER. mineralogia
  MIT. mitologia
  MUS. musika
  NEKAZ. nekazaritza
  ODONT. odontologia
  PALEONT. paleontologia
  PARAPSIKOL. parapsikologia
  PEDAG. pedagogia
  PINT. pintura
  POL. politika
  PSIKIAT. psikiatria
  PSIKOL. psikologia
  SOZIOL. soziologia
  SUKALD. sukaldaritza
  TAUROM. tauromakia
  TEKNOL. teknologia
  TELEKOM. telekomunikazioak
  ZIN. zinea
  ZIRK. zirkua
  ZOOL. zoologia
  ZUZ. Zuzenbidea

Testuez aparte Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak baditu argazkiak, mapak, soinuak, beste web gune batzuetarako loturak, etab.