Laguntza

Erabilera | Edukia

Web gunean sartu orduko "azala" aurkituko duzu. Hau orrialde aldakor bat da, sartzen zaren aldi bakoitzean hiztegi entziklopedikoan dagoen sarrera bat aurkeztuko dizuna, bere eduki-mota desberdinekin: sarreraburua, artikuluaren hasierako lerro batzuk, irudiren bat eta informazio gehiago eskuratzeko lotura bat:

Hiztegi Entziklopedikoan aurki ditzakezun beste artikulu batzuen adibideak ikusi nahi baldin badituzu, saka ezazu ezkerraldean dagoen "Beste adibide bat" botoia. Sarreraburu jakin bati dagokion artikulua ikusi nahi baduzu, berriz, sar ezazu hitz bat. Adibidez, Arrasate galdetzen baduzu, leihoaren eskuinaldean honako zerrenda hau azalduko zaizu:

Kasu honetan zure galderak erantzun bat baino gehiago du. Izan ere Arrasate hitza sarreraburuan duen artikulu bat baino gehiago dago: Arrasate Euskaldundu Dezagun, Arrasate, Arrasate Press eta Arrasateko akordioa.

Artikuluen testua ez da osorik agertzen; hasierako lerroak bakarrik ikusten dira interesatzen zaizun sarrera zein den errazago antzemateko. Artikuluetako batek, Arrasate herriari dagokionak ikonotxo hori bat du alboan, multimedia informazioa duela adierazteko.

Sarrera horietako bati dagokion artikulu osoa ikusteko, egin klik loturaren gainean. Arrasate balitz aukeratutako artikulua hauxe ikusiko zenuke ondoren:

Testua osorik irakurtzeko, eskuin aldeko scrolla erabil dezakezu, eta multimedia-elementu desberdinak ikusteko behealdeko loturak. Goiko irudian argazkietara eramango zaituzten loturak daude agerian. Hauetako bat hautatzen baduzu, argazkiak ikusteko leihoa irekiko zaizu. Argazki bat baino gehiago dagoenean leiho honetako geziez baliatuz aurrerantz eta atzerantz jo dezakezu bilduma guztia ikusteko.

PDFak edo URLak aukeratuz gero beste mota batzuetako informaziotara iritsiko zara. PDFak ikusteko Acrobat Reader beharko duzu. Aplikazio hau doan banatzen da www.adobe.com web gunean. URLak Interneteko beste web gune batzuetara eramango zaituzten loturak dira.