Abrego
Pilotari-familia nafarra. Abrego I.a (j.i. Jesus) (Arronitz, 1910). Hamalau urterekin hasi zen jokatzen. Erremontelari zen eta Gipuzkoan eta Madrilen nabarmendu zen. 1927an eta 1944an Espainiako txapelduna izan zen. - Abrego II.a (j.i. Jose Maria) (Arronitz, 1912), aurrekoaren anaia. Erremontelaria, aurrelari izan zen. - Abrego III.a (j.i. Julio) (Larraga, 1915), aurrekoen anaia. Erremontelaria, indar handiko aurrelaria izan zen. Madrilen eta Donostian jokatu ondoren 1951n erretiratu zen.
Atzera