Anaximandro
Joniar eskolako filosofo grekoa (Mileto, K.a. ~610 - ~547). Tales Miletokoaren ikasle izan zen. Mundu ezagunaren mapa egin zuen eta eguzki-erlojua asmatu bide zuen. Bere ustez apeiron-a (naturaren elementu bukaezin eta jainkozkoa) gauza guztien hasiera zen.
Atzera