Artazubiaga
Bandokide-familia gipuzkoarra, Baņez leinu ganboatarrekoa. - Otxoa Baņez. Leinuko ahaide nagusia; Arrasateko alkate izan zen (1420, 1436 eta 1451n). Bando-gerran, Gomez Gonzalez Butroekoarekin zuen lehian, Arrasateri eraso eta erre egin zuen (1448); horretarako bere semeen eta Joan Martinez ahaidearen laguntza izan zuen. Atxilotu eta sutan erretzera zigortu zituzten; Otxoak Enrike IV.a Gaztelakoaren gortean zuen eragina medio, sententzia ez zen bete. - Joan eta Martin Baņez, aurrekoaren semeak. Bere aitarekin Arrasateren erreketan parte hartu zuten (1448). Garagartzatik Arrasaterako bidean, Martin Baņez hil egin zuten mendeku gisa (1464).
Atzera