Estonia
(Eesti Vabariik). Europako IE-ko estatua. Mugak: I-an Finlandiako golkoa; H-an Letonia; M-an Baltiko itsasoa; E-an Errusia. Lurraldearen % 10 Baltiko itsasoko uharteek osatzen dute; handienak Saaremaa eta Hiiumaa dira. Oro har, laua da eta ibai txiki askok zeharkatzen dute (Narva, Jagala, Navesti, Pedja). Lurraldearen % 35 basoek estalita dago eta aintzirak eta padura dira nagusi. E-an, Peipus eta Pskov-eko aintzirek eratzen dute Errusiako muga. Zorupeko baliabide natural nagusiak eskisto betunduna (estatuko energi behar gehienak asetzen dituena) eta fosfatoak dira. Goi-teknologiako industria garatuak (eraikuntza mekanikoak, material elektrikoak, industria kimikoa) pisu handia du ekonomian; baita nekazaritzak ere (abeltzaintza, belardi, zuhain eta zerealak). Arrantzaren arloan oso industria garatua du eta basogintza ere garrantzitsua da.
Atzera