Hessen

Alemaniako land-a; 21.114 km2 eta 5.661.000 bizt. Hbru. Wiesbaden. Nekazaritza eta gehienbat industria (kimikoa, eraikuntza mekaniko eta elektrikoak). 1945ean sortu zen, Hessen land ohia eta Prusiako Hessen-Nassau prob.ak bat egin zutenean. Luzaroan Turingiaren menpe egon zen eta landgraverri bihurtu zen XIV. m.an. 1567an bitan banatu zen: Hessen-Kassel (I-an) eta Hessen-Darmstadt (H-an). XVII. eta XVIII. m.etan garapen handia izan zuten bi estatuek; XIX. m.an lehenengoa prusiar bilakatu zen eta Hessen-Darmstadt-ek subiranotasuna gorde zuen.



Atzera