Hohenzollern
Dinastia europarra, Prusian (1701-1918), Alemaniako inperioan (II. Reich-a, 1871-1918) eta Errumanian (1866-1947) erreinatu zuena. Zollerngo duke Federikoren (? - ~1201) ondoren sortu zen eta bi adarretan banatu. Lehena, Suabiako adar katolikoa, ez zen Alemaniako historian nabarmendu. Adar hau beste zenbait adarretan banatu zen: Sigmaringen familia Errumaniako printze-etxea eta geroago errege-etxea izan zen. Bigarrenak, Frankoniako adarrak, garrantzi handia hartu zuen Federiko VI.ak (? - ~1440) Brandenburg-eko Hauteslerria eskuratu zuenean (1417). XVI. m.an luteranismora aldatu zen familia. 1618an Prusiako dukerria bereganatu zuen Hohenzollern familiak, eta 1701ean bertako errege-titulua. Prusiako errege Gilermo I.a bihurtu zen 1871n Alemaniako inperio berriko enperadore. Lehen Mundu-Gerraren ondorioz galdu zuen dinastiak agintea.
Atzera