Koran
Musulmanen liburu sakratua. San Gabriel goiaingeruak Mahomari errebelatutako Ala-ren hitza azaltzen du. 114 kapitulutan banatuta eta arabieraz idatzita dago. Erlijio-liburua ez ezik, musulmanen zuzenbide-iturria ere bada eta kultura arabiarraren abiapuntu gertatu da. Mahoma hil bitartean ahoz-aho zabaltzen zen, ez zegoen testu idatzirik. Utman ibn Affan-ek finkatu zuen Koranaren behin-betiko bertsioa (VII. m.).
Atzera