Pitagoras
Filosofo eta matematikari grekoa (Samos, K.a. ~570 - Metaponto, ~480). Jarraitzaileengandik ezagutzen ditugu haren irakatsiak. Pitagorasen ustez, zenbakiak dira gauza guztien hasiera eta jatorria. Haren aritmetika zenbaki osoetara mugatu zen eta proportzioen teoria bat eman zuen. Pitagorasen izena hartu duen triangeluaren hipotenusaren teorema, berriz, babiloniarrek mila urte lehenago ezaguna zuten.
Atzera