Ponpeia

Italiako antz.ko hiria, Campanian, Vesuvio sumendiaren magalean. K.a VI. m.tik aurrera, grekoak, etruskoak eta samniarrak egokitu ziren bertan. Ondoren, erromatar aberatsen udako hiria izan zen (K.a. 89). Lurrikara batek hondatu zuen K.o. 63an eta K.o. 79an, Vesubioren errautsek eta harriek estali zuten oso-osorik. 1748az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira.



Atzera